Gida

Nire izena Iker Agirre da. Sakanako 27 urteko gaztea naiz, Altsasukoa zehazki. Naturatik, menditik eta ibaietatik hurbil hazi izan naizenez, nire jokalekua izan dira txikitatik, baita abentura eta leku ezezagunen aurkikuntza ere. Honela, gaur egun arroil eta mendi gidari gisa saiatzen naiz nire bizitza aurrera ateratzen. Bestalde, eta familiari esker, eskiatzeko, lehiatzeko eta eski alpetarreko profesional gisa trebatzen ikasteko aukera izan dut.

Naturaren eta, bereziki, harkaitzaren, uraren eta elurraren zale amorratua naiz. Horrela, udan arroiletan eta neguan eskiatzen pasatzen ditut nire gaztaroko urte gehienak, Pirinio osoko eta baita Alpeetako amildegiak bisitatu eta jaitsiz.

Gaur egun, udan, mendi eta arroil gidaritzan aritzen naiz. Neguan, berriz, Pirinioetan bizi izaten naiz elurretan lan eginez, eski alpetar irakasle gisa.

Titulazioa

  • Gorputz-kiroletako goi-mailako teknikaria.
  • UIMLA Mendi Kirol Teknikaria (Td2).
  • Arroiletako Kirol Teknikaria (Td2).
  • Kirol teknikaria eski alpetarrean (Td2).
  • Ur-sorospena.
  • AEGM/UIMLA bazkidea, 1394 zk.

Comments are closed.

  • Informazio gehiago nahi duzu?
    Idatziguzu eta lehenbailehen erantzungo dizugu!