Hurbileko zerbitzua eta kalitatezko gidaritza eskaintzen ditugu, mendi ibilaldiak, igoerak eta zeharkaldiak eginez, batez ere Euskal Herrian, Nafarroan eta Pirinioetan: Urbasa-Andia mendilerroa, Aralar, Nafarroako Pirinioak eta Mendebaldeko Pirinioak ezagutu itzazu!
Bakoitzaren neurrira egindako ibilaldiak eskaintzen ditugu. Aukeratu ezazu zuk ingurua eta guk proposatuko dizugu jarduera, edota zuk zeuk ibilbidea diseinatzeko aukera ere luzatzen dugu. Jarri gurekin harremanetan!
Egun-erdiko, egun-osoko edo zenbait egunetako irteerak diseinatu eta gidatzen ditugu. Pertsona-perfil guztientzat, betiere taldearen mailara eta esperientziara egokituta.
Gure jarduera guztiak jarduerarako titulatuak dauden gidari profesionalek zuzentzen eta gidatzen dituzte, eta jarduera bakoitzerako aseguru-kobertura onenak bermatzen ditugu.
Gure geografiako ibilbide eta irteera jendetsuenetatik eta bisitatuenetatik kanpo, ahaztutako istorioak eta txokoak deskubritzera animatzen zaitugu. Informa zaitez, hainbat aukera proposatuko ditzakegu zuretzako.
Proposatzen ditugun ibilbideen eta irteeren adibideak:
Egun erdiko irteerak
Urbasa- Andia, Aralar, Ibon de Escalar, Ibon de Estanes
Egun osoko irteerak
Hiru Erregeen Mahaia, Petretxema, Orhi, Bisaurin Zirkularra, ASPE
Gau bateko edo gehiagoko zeharkaldiak.
Vivac – gaueko irteerak.
Idatzi edo deitu konpromezurik gabe!