Via ferrata

Via ferratak egiten hasi nahi? Ala via berriak ezagutzea duzu nahiago? Gustatuko litzaizuke via ferrata bat egiteko aukera izatea gertutasunez eta segurtasunez?
3 bide proposatzen ditugu horretarako, non maila eta lokalizazio ezberdinekoak diren. Zuk egin nahi duzun Via ferrata hemen ez egon arren, gurekin kontaktuan jarriz jarduera pertsonalizatuak egiteko aukera eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen ditugu.

Via ferrata Larraona

Larraonan kokaturiko ferrata polit eta txikia da. Bidea izatez, Urbasako parke naturalean dago kokatua eta ibilbide osoan Ameskoa haranaren paisaia ikusgarriaz gozatzeko aukera dago.

Via Ferratetan hasteko jarduera ezin hobea da. Ez oso luzea, baina axolagabe utziko ez gaituena, bertan aurkitzen ditugun pausuen aniztasuna dela eta.

Iraupena: 1h-1h 30min.

Hurbilketa: 10 min.

Zailtasuna: ertain-txikia.

Adina: 10 urtetik aurrera.

Gidari/parte-hartzaile ratioa: 1/3.

Via Ferrata Articalena/Selva de Oza

Hechoko bailaran dago kokaturik. Ferratetako grapak eta helduleku naturalak konbinatzen ditu, urak sortutako forma eta zulo bitxien gainean. 212 metroko desnibela du 3 kilometroko ibilbidean zehar eta sentsazio ezin hobearekin geldituko zara. Bidea Subordan ibaiaren parean hasten da eta Articalena tontorrean amaitzen da (1490m).

Iraupena: 1 ordu eta 30 min.

Hurbilketa: 15 min.

Zailtasuna: ertaina.

Adina: 10 urtetik aurrera.

Gidari/parte-hartzaile ratioa: 1/2.

Via Ferrata Suela de la Zapatilla (2252m)

Oraingoan Candanchun proposatzen dizugu jarduera. La Zapatilla tontorrera igoko gara , zolan dagoen via Ferratatik abiatuta. Bidea luzea eta berezia da, izan ere ez du helduleku artifizialik, baina horrek ez du jardueraren zailtasuna areagotzen. Jarduera osoan zehar 700m inguruko desnibela egiten da eta ez da beharrezkoa aurretik horrelako jarduerarik egin izana, nahiz eta forma fisiko ertainean egotea gomendatzen den.

Igoera entretenigarri eta dibertigarria da, eta Mendebaldeko Pirinioaren eta Aspeko haranaren paisaia ezin hobea izango dugu.

Iraupena: 3 ordu.

Hurbilketa eta itzulera: 3 ordu.

Zailtasuna: ertaina.

Adina: 12 urtetik aurrera.

Gidari/parte-hartzaile ratioa: 1/2.

Comments are closed.

  • Informazio gehiago nahi duzu?
    Idatziguzu eta lehenbailehen erantzungo dizugu!