Lur-azpiko sekretuak topatu nahiko al zenituzke? Ala lur-azpiko lakuak ikusi edota ezagutzea nahiago duzu? Soka eta arnesaren laguntzaz kobazulo edota simara jaisteko gogoz al zabiltza?
Hau guztia egiteko, Urbasa-Andia jokaleku perfektua dugu. Parke natural osoan 300 kobazulo eta leize baino gehiago egoteak dena esaten gaitu. Adin eta maila guztiei zuzenduriko espeleologia-jarduerak aurki ditzakegu, zailagoak eta iraupen desberdinetakoak.
3 proposamen ditugu Urbasa-Andian. Horietako bakoitza desberdina da kobazulo motari, formazioei, iraupenari eta mailari dagokienez.
Kristinoen sima
Larraonako barrutian dagoen leizea da. Barruan espeleologiako formazio ikusgarri eta koloretsuak aurki ditzakegu, uraren ibilbidea aztertu eta ikusten dugun bitartean. Kobazuloaren bukaeran, laku garden eta ikusgarria bisitatzeko aukera izango dugu.
Kristinoen kobazuloa simatzat hartzen da. Bere sarrera erabat bertikala da, baina arazo bat izatera iritsi gabe. Izan ere, “barraskilo” erako eskailera zahar batzuk aurki ditzakegu barrura sartzeko.
Iraupen laburreko bisita (ordu 1 gehienez) eta publiko guztiei zuzendua, zailtasun tekniko aipagarririk gabe, familientzat edo espeleologiako bataio baterako aproposa. Hasi berrientzako aproposa izan arren, oso kobazulo estetikoa da eta, ondorioz, ez du inor axolagabe utziko.
Prezioa: 20 €/ pax.
Noriturriko kobazuloa
Urbasan dagoen kobazuloa da, Eulate udal-mugartean. Beste kobazueluekin konparatuz bestelako jarduera da, barruan urik ez duen haitzuloa baita. Hala ere, oztopo desberdinak aurkituko ditugu: blokeen kaosa, gaterak, gela sekretuak, etab. Hori guztia kobazulo honek ezkutatzen duen memoria historikoa alde batera utzi gabe, noski.
Kristinoak baino apur bat abenturazaleagoadela esan daiteke, baina Akuandi baino eskuragarriagoa ere bai. Jarduera hau bi koben artean utzi genezake, iraupenari eta mailari dagokienez, eta 2 ordu inguru behar izaten dira kobazuloa bisitatzeko.
Prezioa: 25 €/ pax.
Akuandiko haitzuloa
Jarduera espeleologiko hoberena abenturazaleentzat. Urbasa eta Ameskoetan dago kokatua, eta Aranaratxe herriaren gainean gelditzen da. Beste edozein koba edo leizek baino jarduera abenturazaleagoak eskaintzen ditu. Koba hau bisitatzeko espeleologia teknikak, rapela eta Pasamanos-aren erabilpena beharrezkoak izango dira.
Ibilbide zirkularra egiten da, eta Urbasako bi laku paregabe bisitatzen dira barruan. Hala, jarduera oso konpletoa da, bai estetikoki, baita espeleo-jarduera bezala ere.
Bisitak 3 ordu inguruko iraupena du, gutxi gorabehera, eta ez da beharrezkoa aurretik horrelako jarduerarik egin izana. Hala ere, jarduera horren iraupena dela eta, egoera fisiko ertainean egotea gomendatzen da.
Prezioa: 45 €/ pax.