Arroilaren deskribapena: Askok pirinioetako arroilarik estetiko eta politena dela diote. Zalantzarik gabe, bere edertasunagatik nabarmentzen den zintzur estua da eta kañoien alde ludikoaz ere gozatzeko aukera eskaintzen du. Kareharriaren higadura-lan handia da, zintzur estu bat sortzen duena. Arroilaren jeitsieran ematen diren pausuek denetarik eskaintzen dute: rapel, jauzi eta txirristak eskaintzen ditu. Oso erakargarria eta gomendagarria.
Kokapena: Fanlo, Huesca.
Hurbilketa: 15 min.
Jaitsiera: 3 ordu.
Itzulera: 30 min.
Noiz: maiatzetik irailera.
Maila: II
Ez da beharrezkoa lehenago horrelako jarduerarik egin izana.
Une oro gidari profesional batekin joango da, aseguru-konpainia onenekin.
Gehienez 20 m-ko altuera duten rapelak. Gidariak kontrolatutako segurtasun-soka batekin egiten dira rapel guztiak.
7 m-tik beherako jauzi errazak, derrigorrezkoak ez direnak. Txirrista erraz eta inklinatuak, 3 eta 10 metro artekoak, derrigorrezkoak ez direnak.
Ingurune natural batean egiten den edozein praktikari lotutako arrisku objektibo batzuk daude (meteorologia, harrien erorketa, ziztadak).
Prezioa: 50 €/ pax.
Prezioak barne hartzen ditu:
- BEZ-a.
- Jarduerarako gidari profesional tituluduna
- Banakako materiala: kaskoa, arnesa, eskarpinak, 2 piezatako neoprenoa (5 mm).
- Material koletiboa: motxila, bidoi estankoa.
- Segurtasun eta larrialdi ekipoa.
- RC asegurua.
- Istripu-asegurua.
- Logistika eta antolaketa.
- Argazki erreportaia.
Prezioak ez ditu barne hartzen:
- Garraioa.
- Ostatua eta bazkaria.