Hechoko bailaran aurkitzen dugu arroila hau. Adin guztientzat, familian, koadrilarekin edo bikotearekin egiteko ekintza aproposa. Denetarik aurki dezakegu jaitsieran: txirristak, saltoak eta 18m-ko
rapela, besteak beste.
Arroilaren deskribapena: jarduera dibertigarria eta akuatikoa, denetarik aurkituko dugu errekan; rapel ez oso garai eta politak, hainbat jauzi eta txirristak ere. Arroila irekia da, eguzkitsua eta tenperatura atseginekoa. Hastapenerako edota familientzako aproposa.
Kokapena: Siresa, Hecho-ko bailara , Aragoi.
Hurbilketa: 10 min.
Iraupena: 3-4 ordu.
Itzulera: 15 min.
Noiz: maiatzetik irailera.
Maila: II
Ez da beharrezkoa lehenago horrelako jarduerarik egin izana, igerian jakitearekin nahikoa litzake.
Une oro gidari profesional batekin joango da, aseguru-konpainia onenekin.
Gehienez 20 m-ko altuera duten rapelak. Gidariak kontrolatutako segurtasun-sokarekin egiten dira rapel guztiak.
5 m-tik beherako jauzi errazak, derrigorrezkoak ez direnak. Txirrista erraz eta inklinatuak, 1 eta 3 metro artekoak, derrigorrezkoak ez direnak.
Ingurune natural batean egiten den edozein praktikari lotutako arrisku objektibo batzuk daude (meteorologia, harrien erorketa, ziztadak).
Prezioa: 50 €/ pax.
Prezioak barne hartzen ditu:
BEZ-a.
Jarduerarako gidari profesionala eta titulatua.
Material pertsonala: kaskoa, arnesa, eskarpinak, 2 piezatako neoprenoa (5 mm).
Material kolektiboa: motxila, bidoi estankoa.
Segurtasun eta larrialdi ekipoa.
RC asegurua.
Istripu-asegurua.
Logistika eta antolaketa.
Prezioak ez ditu barne hartzen:
Garraioa.
Ostatua eta bazkaria.