Foz de Fago

Arroilaren deskribapena: Nafarroatik eta Euskal Herritik oso gertu dagoen 5 izarretako arroila da. Denetarik aurkitu dezakegu errekan: jauzi asko, txirristaren bat eta hainbat rapel eder gordetzen ditu txoko bitxi ta ikusgarri honek. Hasierako zatia irekia eta eguzkitsua da, eta pixkanaka zintzur ilun eta estu batera iritsiko gara. Bertan, argi-jokoak eta putzu gardenak izango dira protagonistak.

Kokapena: Majones eta Fago artean, Aragoi.

Hurbilketa: 5 min.

Jaitsiera: 3-4 ordu.

Itzulera: 25 min.

Noiz: apiriletik ekainera.

Maila: II

Ez da beharrezkoa lehenago horrelako jarduerarik egin izana.

Une oro gidari profesional batekin joango da, aseguru-konpainia onenekin.

Gehienez 20 m-ko altuera duten rapelak. Gidariak kontrolatutako segurtasun-soka batekin egiten dira rapel guztiak.

7 m-tik beherako jauzi errazak, derrigorrezkoak ez direnak. Txirrista erraz eta inklinatuak, 3 eta 10 metro artekoak, derrigorrezkoak ez direnak.

Ingurune natural batean egiten den edozein praktikari lotutako arrisku objektibo batzuk daude (meteorologia, harrien erorketa, ziztadak).

Prezioa: 50 €/ pax.

Prezioak barne hartzen ditu:

  • BEZ-a.
  • Jarduerarako gidari profesional titulatua.
  • Banakako arroila-ekipamendua: kaskoa, arnesa, eskarpinak, 2 piezatako neoprenoa (5 mm).
  • Material kolektiboa: motxila, bidoi estankoa.
  • Segurtasun eta larrialdi ekipoa.
  • RC asegurua.
  • Istripu-asegurua.
  • Logistika eta antolaketa.
  • Prezioak ez ditu barne hartzen:
  • Garraioa.
  • Ostatua eta bazkaria.

Comments are closed.

  • Informazio gehiago nahi duzu?
    Idatziguzu eta lehenbailehen erantzungo dizugu!