Arroilaren deskribapena: Lizebar Artazuloren anaia bezala definitu genezake, bien artean”y” bat osatzen baitute, toki berean amaituz. Hala ere, guztiz ezberdinak diren bi ekintza dira. Lizebar kañoi lehorra da urteko hilabete gehienetan, sasoitik kanpo arroilak egiteko aukera paregabea eskainiz. Tenperaturak uretara sartzeko aproposak ez izan arren, lehor mantenduko gara eta jardueraz erabat gozatuko dugu.
Arroilaren momenturik ikusgarriena 60 metroko rapel bertikal eta garbia da, adrenalina eta emozioak pip-pilean jartzeko modukoa, alegia. Lizebar oso estetikoa da, korridore estuak eta pareta oso altuak aurkitu daitezkelarik.
Kokapena: Artetako iturburua, Nafarroa.
Hurbilketa: 20 min.
Jaitsiera: 2-3 ordu.
Itzulera: 10 min.
Noiz: Urte osoan.
Maila: III
Ez da beharrezkoa lehenago horrelako jarduerarik egin izana. Lehenengo aldia izanez gero, bukaerako rapelaren altuerak beldurra eragin dezakeela jakinarazi nahi dugu.
Une oro gidari profesional batekin joango da, aseguru-konpainia onenekin.
Gehienez 60 m-ko garaiera duten rapelak. Gidariak kontrolatutako segurtasun-sokarekin egiten dira rapel guztiak.
Ingurune natural batean egiten den edozein praktikak arrisku objektibo batzuk dakarte beti (meteorologia, harrien erorketa, ziztadak).
Prezioa: 60 €/ pax.
Prezioak barne hartzen ditu:
BEZ-a.
Jarduerarako gidari profesional titulatua.
Banakako materiala: kaskoa, amildegietarako ekipatutako arnesa, eskarpinak, 2 piezatako neoprenoa (5 mm).
Material kolektiboa: motxila, bidoi estankoa.
Segurtasun eta larrialdi ekipoa.
RC asegurua.
Istripu-asegurua.
Logistika eta antolaketa.
Prezioak ez ditu barne hartzen:
Jardueraren lekuraino garraiatzea.
Ostatua eta bazkaria.