La Leze

Altzaniako mendizerran aurkitzen den bide bitxia da Leze, Gasteiz edota Iruñetik gertu kokatua. Mendia azpitik zeharkatzen duen erreka baten bidez eratutako trabesia espeleologikoa da.

Arroilaren deskribapena: Euskal Herriko eta penintsulako jaitsierarik bereziena da. Estetikoa eta bakarra da, errekak Altzaniako mendilerroa erabat zeharkatzen baitu. Ezin zaio espeleologia jarduera deitu, baina ezta ere barrankismoa, ibilbidearen zati handi bat ilunpetan igarotzen baita, argi-frontala erabili behar delarik. Rapel asko aurkitzen ditugu, baina horrez gain, txirrista eta saltoren bat egiteko aukera ere eskaintzen du.

Kokapena: Ilarduia, Araba.

Hurbilketa: 1h:30 min.

Jaitsiera: 2-3 ordu.

Itzulera: 5 min.

Noiz: apiriletik abendura.

Maila: II +

Ez da beharrezkoa lehenago horrelako jarduerarik egin izana, hala ere beharrezkoa da igeri egiten jakitea eta fisikoki gaizki ez egotea gomendatzen da, hurbilketa kontuan hartuta.

Une oro gidari profesional batekin joango da, aseguru-konpainia onenen esku.

Gehienez 20 m-ko altuera duten rapelak. Gidariak kontrolatutako segurtasun-sokarekin egiten dira rapel guztiak.

5 m-tik beherako jauzi errazak, derrigorrezkoak ez direnak. Txirrista erraz eta inklinatuak, 1 eta 3 metro artekoak, derrigorrezkoak ez direnak.

Ingurune natural batean egiten den edozein praktikari lotutako arrisku objektibo batzuk daude (meteorologia, harrien erorketa, ziztadak).

Prezioa: 60€/ pax.

Prezioak barne hartzen ditu:

BEZ-a.
Jarduerarako gidari profesionala eta titulatua.
Material pertsonala: kaskoa, arnesa, eskarpinak, 2 piezatako neoprenoa(5 mm).
Frontala.
Material kolektiboa: motxila, bidoi estankoa.
Segurtasun eta larrialdi ekipoa.
RC asegurua.
Istripu-asegurua.
Logistika eta antolaketa.


Prezioak ez ditu barne hartzen:


Garraioa.
Ostatua eta bazkaria.

Comments are closed.

  • Informazio gehiago nahi duzu?
    Idatziguzu eta lehenbailehen erantzungo dizugu!