5 izarreko jaitsiera, Iruñeatik kilometro oso gutxitara, dinamikoa, dibertigarria, akuatikoa eta rapel ezberdinekin, 45m-ra artekoak!
Artazul Pirineoetako 50 arroila hoberenen artean sailkatzen da, probatzera animatuko al zinake?
Arroilaren deskribapena: Zalantzarik gabe Nafarroako eta Euskal Herriko arroilarik onena, harribitxi hau Iruñetik ordu erdira aurkitzen dugu. Jaitsiera 2 zatitan bereizi dezakegu: lehen zatia, dibertigarria eta dinamikoa da, rapel txikiz, saltoz eta txirristaz beteriko zintzur sakonean igarotzen da. Bigarren zatia ikusgarriena da, bukaera emateko 45 metroko rapela izanik.
Kokapena: Artetako iturburua, Nafarroa.
Hurbilketa: 20 min.
Jaitsiera: 2-3 ordu.
Itzulera: 10 min.
Noiz: apiriletik ekainera (uraren arabera).
Maila: III
Ez da beharrezkoa lehenago horrelako jarduerarik egin izana, nahiz eta gomendatzen den. Lehenengo aldia bada, bukaerako rapelaren altuerak beldurra eman dezakela jakin beharra dago.
Une oro gidari profesional batekin joango da, aseguru-konpainia onenak izanda.
Gehienez 50 m-ko garaiera duten rapelak. Gidariak kontrolatutako segurtasun-sokarekin egiten dira rapel guztiak.
7 m-tik beherako salto errazak, derrigorrezkoak ez direnak. Txirrista erraz eta inklinatuak, 3 eta 10 metro bitartekoak, hauek ere derrigorrezkoak ez direnak.
Ingurune natural batean egiten den edozein praktikak arrisku objektibo batzuk dakartza beti (meteorologia, harrien erorketa, ziztadak).
Prezioa: 60 €/ pax
Prezioak barne hartzen ditu:
BEZ-a.
Jarduerarako gidari profesional titulatua.
Banakako materiala: kaskoa, amildegietarako ekipatutako arnesa, eskarpinak, 2 piezako neoprenoa(5 mm).
Material kolektiboa: motxila, bidoi estankoa.
Segurtasun – eta larrialdi-ekipoa.
RC asegurua.
Istripu-asegurua.
Logistika eta antolaketa.
Prezioak ez ditu barne hartzen:
Jardueraren lekuraino garraiatzea.
Ostatua eta bazkaria.